Agate Deuna
Bezpera gauen, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu.Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate joka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deunaren inguruan Euskal Herrian ohitura desberdinak izan dira, kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitetan erromeria. Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako baratzetan, Kandelario egunean eleizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Gaur Kandelario eguna da
Zezeilaren 2a da Kandelario eguna. Egun horretan kandelak eta argizaiak bedeinkatzen dira. Sasoi baten bedeinkatutako kandelak, leku kutunen baten gorde eta urtean zehar erabili egiten ebezan, apartekorik egon ezkero, Jaungoikoak emoniko indarra eukiela-ta. Etxekoek osterantzeko babesa behar ebenean (oinaztuak dirala edo pizti txarren bat bazterretatik dabilela), kandelea ixetu eta partetxarreko danak uxatu egiten ebazala sinistuta egozan.
Bedeinkatutako kandela eta argizai horreek be etxekoren bat hilten zanean, gaubeilan, erabilten ziran, edo domekaro etxeko hildakoen eleizako hilarriaren ganean isiotzen ebezan.
INAUTERIETAKO TOSTADAK (OGI-TOSTADAK)
Osagaiak:
- Ogi barra 1
- 1L esne
- 5 koilara azukre
- Kanela
- Arrautza (2 edo 3)
- Irina
- 1/2 L olio
- Limoi bat
Prozedura:
Hasteko, ogia xerratan zatitu behar dugu.
Ontzi baten esnea, kanela, azukrea eta limoiaren azala berotzen ipiniko dugu.
Bandeja baten xerrak zabal-zabal ipiniko ditugu.
Gero, berotu dugun nahastea gainetik botako dugu, ogia ondo bustitzeko.
Bi edo hiru ordutan horrela utzi.
Ondoren, olioa zartagin baten berotzen ipiniko dugu, eta ontzi baten arrautzak
irabiatuko ditugu .
Bustitako ogi-xerrak irinatik eta arrautzetik pasatuko ditugu.
Zartaginean frijituko ditugu.
Bukatzeko, plater batean ipiniko ditugu tostadak ,eta gainetik azukrea eta kanela botako
dugu.
PREST DAUDE JATEKO!!!!!!!
DONOSTIAKO KUTXAGUNERA IRTEERA
Hona hemen urriaren 28an Donostiara egindako irteeran ateratako argazkiak.
